XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8. MAKINAK ETA GIZAKIA 1.2.- Makinaren lana eta errendimendua.

Badakizu makinek ez dutela lana sortzen, igorri baizik; hau da, transmititu besterik ez dute egiten.

Fm indar eragilea mugitzen denean,(e) espazioa ibili eta lana burutzen du: lan eragilea edo mugierazlea (Lm).

Era berean, erresistentziaren indarrak ere (Lr) erresistentzi lana burutzen du, ondoko ekuazioaz adierazten dena: .

Makina GUZTIZ PERFEKTUA izango balitz, eta zenbait faktore kontutan hartu gabe, hala nola, marraskadura, honako ekuazioa beteko litzateke: .

Baina kontutan hartu behar da makina perfekturik ez dagoela eta aurreko ekuazioak ez direla behin ere betetzen praktikan (ariketak egiterakoan konturatu bide zara akaso), beste zenbait faktore ere sartzen bait dira tartean, bereziki marruskadurak.

Indar eragileek, beraz, erresistentziaren indarraz gainera, marruskadurek egiten duten indarra ere gainditu behar izaten dute.

Hortaz, marraskadura gutxien duten makinak dira perfektuenak, hau da, lan erabilgarria (Le) handiagoa dutenak eta beraz, errendimendua ere handiagoa dutenak.

Makina guztietan lan eragilea eta erresistentziarenaz gainera, lan erabilgarria (Le) eta lan galdua (Lg) ere kontutan hartu behar dira.

Hona:.

Zenbat eta lan erabilgarria handiagoa izan, edota lan galdua txikiagoa, orduan eta handiagoa izango da makinaren errendimendua.

Hau ekuazio honen bidez adieraz daiteke:(...).